ESTREINALDIA

13 03 2009

Atzokoan, martxoak 12, Oreretako Reina Aretoan Irailak 11 hori dokumentalaren jendaurreko estreinaldia izan zen. 25 lagun inguru, oso giro onean, elkartu ginen, ez zen jende asko etorri (egun horretan bertan, beste bi deialdi baitzeuden herrian) baina etorri zirenak oso harrera ona eman zioten dokumentalari. Dokumentala osorik ikusi, eta amaitu zenean dvdaren menua pantailara itzuli zenean ere ikusentzuleak exerita eta ixilik gelditu ziren, aretoko argiak piztu zituztenean ikusentzule guztiek bapateko txalo zaparrada eskeini zuten arte. Herritarrek, oso iritzi ona eman zuten dokumentalaren inguruan, eta gehienak, dokumentalagatik eta hau egiteko lan handiagatik harritu xamarrak gelditu zirela iruditu zitzaidan, ez zutela horrelakorik espero. Horixe da neri iruditu zitzaidana.

Irailak 11 hori: estreinaldia

Oarsoaldeko Hitzan, argitaratutako berria ikusteko.

Orain, aurrera urratsak ematea tokatzen da, fitxa mugitzea, Euskal Herriko zazpi hiriburuetan ekitaldi bana antolatzea izango da hurrengo urratsa. Zure herri edo hirian emanaldi bat antolatu nahi bazenu, nirekin harremanetan jar zaitezke. Mila esker!

Harremanetarako: Joseba Leizeaga





Martxoak 12an ESTREINALDIA Oreretan

12 02 2009

Martxoak 12 osteguna, Oreretako Reina aretoan, 19:30etan Irailak 11 hori dokumentala, jendaurrean aurkeztuko dut. Nire herritarren aurrean lana erakutsi eta ondoren Euskal Herrian emanaldiak lotzen ahaleginduko naiz. Nire xedea, dokumentala, gutxienez, Euskal Herriko hiriburuetan erakustea da. Laguntzerik baduzu, edo zure herrian emanaldiren bat antolatu nahi baduzu, esker onez hartuko dut.

kartelaorereta1





Irailak 11 hori

12 02 2009

Bideoa hemen txertatzen ahalegindu naiz, baina nik ulertzen ez dudan arrazoiren batengatik, ez dut lortu. Bideoa kalitate osoan ikusi eta deskargatu ahal izateko:

http://www.euskalnet.net/leize/irudigilea/bideoak/i11h.html


irailak 11 hori

irailak 11 hori





Irailak 11 hori, zergatik eta zertarako

12 02 2009

Beste egile batzuek egindako bideo batzuen zatiak, argazkiak eta abesti  batzuek erabili ditut, bideo-hausnarketa hau gauzatzeko. Bideo honek, ez du helburu komertzialik. Helburua esnatzea du, amesgaizto honetatik esnatzea.

txile

Irailak 11, beldur hari batek hiru gertaera lotzen ditu. Irudimenaren eta askatasunaren inkisidoreak, munduko jauntxoak, eliteak, teknologia eta bitarteko guztiak erabiliz, errealitatea distortsionatu eta gizartea eraldatzeko ahaleginetan dabiltza. Beldurra, bortxakeria neurrigabea eta propagandaren bidez, mundu osoan zehar, Munduko Ordena Berria ezartzen ari dira.

Ilegalizazioak, debekuak, salbuespen neurriak, Parot dotrina, tortura, atxiloketa prebentiboak, justizia prebentiboa, eta abar luze bat, konplot
honetan Euskal Herrian tokatzen zaigun kuota dira.

1973an Txilen, AEBen ekimenaz, Hego Amerikaz jabetu zen aro ilun baten hasiera izan zen, KONDOR Operazioa. Hego Amerika osoa diktadura batean bihurtu zutelarik. Europan, Italian eta Belgian bereziki, Al Kaeda (CIA) estiloko atentatu basati indiskriminatuak, Gladio sareak, egin zituen bezala, Euskal Herrian, errefuxiatuen aurka aritu zen. 70eko hamarkada amaieran Pertur eta Argala erail zituzten frogak Italiako ikerketa, judizial batean azaldu ziren, hain zuzen. Gladio, OTANek eta Amerikako Estatu Batuetako zerbitzu sekretuek eratu zuten, lekuan lekuko polizia eta zerbitzu sekretuekin elkarlanean. Hego Amerikako Kondor -en bezala. Egungo estatu hiperterrorismoa burutzeko, Al Kaeda sarea eratu al zuten?

irailak-11

Nazien teknika guztiak erabiltzen ari dira, gezurrak, propaganda, tortura, terrorismoa, auto-erasoa… naziekin lotura zuzena dute, nazien jarraitzaile dira, TEKNONAZIAK dira, eta kontrol digital osoko gizarte totalitarista eta zapaltzaile batetaruntz garamatzate. HAU EZ DA DEMOKRAZIA! Ez hemen, ez inon. Demokraziaz jantzitako  faxismoaren garai ilunak dira. Krisi ekonomikoa lehertarazi dute. Oraingoan, faxismoa, mundu globalizatu osoan hortzak erakusteko prestatzen ari da. Hauek, irudimenaren inkisidoreek antolatu diguten etorkizunaren lehen izpiak dira. Mundu hobeago bat irudikatu behar dugu, etorkizun hobea sortuko duen hazia erein behar dugu. BIZIMODU HOBEA EGIN BEHAR DUGU!!

Erne! Inork ez ditzala zure erabakiak hartu! Ondo informatu zaitez, bertsio ofiziala gezurra izan ohi da. Galderak egin. Zure senari jarraitu. Adi egoteko garaia da. Gezurretan ari zaizkigu!

Bizi dugun egoera zitala salatu eta aurrera urratsak ematen hasteko helburuarekin burututako bideoa duzue. Komunikabide gehienek ez dituzte gertatzen ari direnen inguruan galdera azkarrik (inteligenterik) egiten, ez dituzte galderak egiten ere. Beste alde batera begira jartzen saiatzen ari dira, sarearen bidez, besteak beste, komunikabideek ukatzen gaituzten informazio asko jasotzeko aukera dugunean. Kanpotik ingelesez datorren materiala azpititulatu eta itzaultzeko egiten duten ahaleginarengatik, esker bereziak eman nahi nizkie, beraiei esker jaso baitut lan hau egiteko beharrezkoa nuen bultzada eta informazioa.

thyssen

Irailak 11 horiren helburua, neurri apal batean, komunikabideen bunkerra ukatzen eta ezkutatzen ari zaigun informazio apur bat ikusleari eskaintzea da. Egoera ezberdinen pintzelada, zertzelada, batzuen bidez, ikusleari informazio horren berri ematea, ikusleak informazio honetan sakondu nahi ezkero, bideoa burutzeko erabili ditudan dokumentalak ikustearekin informazio gehiago jasoko luke. Beraz, azken finean, ikuslea beste bideo horietara erakartzeko edo gutxienez bideo horien esistentziaz ohartarazteko ahalegin bat da, nire dokumentalak, ikusle askori beste dokumental horien berri lehen aldiz emango   dielako.

Martxoan, oraindik zehaztu gabeko data batean (berriki zehaztuko dut), Orereta-Errenteriako Reina Aretoan jendaurreko estreinaldia egingo dut. Jakinaren gainean izango zaituztet.

Oraingoz bideoa, sarean dago. Hemen, Komunikariaken, Vimeon, investigar 11s.orgn, Gogoetak Tantakan eta LEIZE irudigilea webgunean.








Follow

Get every new post delivered to your Inbox.