Gaur goizeko 12etan, komunikabideen aurrean dokumentala aurkeztu dut. Martxoak 12 osteguneko estreinaldiaren eta dokumentalaren inguruko xehetasunak eman dizkiedalarik. Deitutako komunikabideen artean, Gara, Hitza, Berria eta Zintzilik Irratia agertu dira. Prentsaurrekoa Oreretako Xenpelar Etxean, giro atsegin batean gauzatu dugu. Prentsaurrekoan, komunikabideei honako informazioa helarazi diet:
Irailak 11 hori
Irailak 11, beldur hari batek hiru gertaera lotzen ditu. Irudimenaren eta askatasunaren inkisidoreak, munduko jauntxoak, eliteak, teknologia eta bitarteko guztiak erabiliz, errealitatea distortsionatu eta gizartea eraldatzeko ahaleginetan dabiltza. Beldurra, bortxakeria neurrigabea eta propagandaren bidez, mundu osoan zehar, Munduko Ordena Berria ezartzen ari dira.
Ilegalizazioak, debekuak, salbuespen neurriak, Parot dotrina, tortura, atxiloketa prebentiboak, justizia prebentiboa, eta abar luze bat, konplot honetan Euskal Herrian tokatzen zaigun kuota dira.
•ZERGATIK EGIN DUT IRAILAK 11 HORI?
Interneten 2001eko gertaeren eta hauekin lotura duten beste batzueri buruzko informazio asko aurkitu dut, AEBetako gobernuaren bertsio ofiziala gezurtatzen duen informazioa. Interesa piztu zitzaidan eta bideo eta dokumental ugari eskuratu nituen. Kalean, gauza hauetaz edonorekin hitzegiterakoan, kalean inork gutxik zuela informazio hauen berri ohartu nintzen, kalean bertsio ofiziala nagusi zen, baita Madrilgo M11ko atentatuen inguruan ere. Bost urte igaro dira Madrilgo gertakariak gertatu zirela eta kalean, gehiengoak islamistak izan zirela dioen bertsio ofizial faltsua sinesten du, bigarren bertsio ofizial faltsuan. Gauza da, murgilduz eta murgilduz, esku artean dokumental eta informazio interesgarri pilo bat nuela, eta informazio horrek, ezerosoa zenez, ez zuela inkisidoreen filtroa gainditzen ikusita, material horrekin zerbait egin behar nuela iruditu zitzaidan, besteei, bertsio ofizialean galdutakoei, informazio hori helaraztea. Nola, ordea, ziklo bat antolatuz? Proiekzioak eginez? Eta, munduan bizi dugun egoera nahasia Euskal Herrian izaten ari den eragina eta islada gehitu, eta material honekin berezko dokumental bat egingo banu? Eta dokumentala egin nuen.
•ZERTARAKO EGIN DUT?
Lan honen helburua, gertaera hauen (irailak 11, Afganistan, Irak, Terrorismoaren aurkako guda, Guantanamo, eskubideen murrizketa, gizarte kontrola, ilegalizazioak…) inguruko informazio blokeoa gainditzea da, komunikabide nagusiek ezarritako filtroa gainditzea, interneten bidez informazio hauek jaso ez dituenari jasotzeko aukera ematea, informazio hau internetetik kalera ateratzea. Komunikabide nagusietatik iristen ez zaigun, Munduko Ordena Berriaren eraikitzaileen eta bere urratsen buruzko informazioa ezagutaraztea da, azken finean, dokumental honen helburu nagusia. Helburua esnatzea du, amesgaizto honetatik esnatzea.
•NOLA EGIN DUT?
Bideo-hausnarketa hau gauzatzeko beste egile batzuek egindako bideo batzuen zatiak, argazkiak eta abesti batzuek erabili ditut. Dokumental honek, ez du helburu komertzialik, ez eta dirulaguntzarik. Egungo teknologia berriekin, bideo bat editatzeko lana, autoedizioa izan daiteke, alegia, norberak bere etxean, bere tresnekin egina. Lan hau burutzeko, batez ere teknologia berriak erabili ditut, dokumentazio lanerako interneta, bai web sarea informazioa lortzeko eta eD2k edo P2P sareak. Azken hauek jendeak artxiboak elkarbanatzeko erabiltzen dituen sareak dira, eta erabili ditudan bideo iturri guztiak eta gehiago bertatik eskuratu ditut, oso kalitatea onean gainera. Neurri batean, lan hau, interneten atzerriko edukiak militanteki azpititulatzen dituzten edo dokumental horiek gauzatzen dituzten borrokalari anonimoei omenaldi xume bat da. Haien lanik gabe, nik ezin izango nuke nirea egin, ez nuen informazio hori edukiko.
•ZER ADIERAZI NAHI DUT?
Eliteen eta agintarien gezurrak, gehiegikeriak, estrategia…, Munduko Ordena Berria, salatu nahi ditut. Demokraziaren eta bakearen diskurtso ustelarekin dabiltzan bitartean, zapalkuntza, heriotza eta suntsiketa sortzen dabiltza. New York, Bali, Madrid, London, Mumbai, Pakistan eta abarretan burutu dituzten atentatu erraldoi eta indiskriminatuez, hiperterrorismoaz baliatzen ari dira noraezean, harrituta gelditzen den gizartea, mundu osoko gizartea, beldurraren menpe edukitzeko, eta Naomi Kleinek (La doctrina del Schock) ondo adierazitako egoera sortzen da, gizartearen shock-a. Gizartea egoera horretan guztiz menperagarri eta erabilgarria bihurtzen da, eta askatasuna segurtasunaren trukean saltzeko prest agertzen da, horrela, AEBetan Patriot Act II izeneko lege xorta, herritarren gehiengoaren bedeinkapenarekin ezarri zuten, Españan lege horren itzalpean gauzatutako Alderdien Legearekin egin bezala. Atentatu basatiekin, herritarrak noraezean, nahasirik eta beldurturik daude, hiperterrorismoaren aitzakian herrialdeak inbaditzen dituzte, ekonomia lehertzen dute… gizartea mehatxatu eta baldintzatzen dute. Guzti honen atzean Al-Kaeda jarri dute, 80ko hamarkadan Afganistanen Sobietar Batasunaren aurka CIAk eratu zuen muhaidinen datu basea. Horretan ere, lotsa gutxi dute.
•NORI ZUZENDUA DAGO?
Dokumental hau, lehenik Euskal Herritarrei zuzendua dago, eta orohar mundu osoko herritarrei zuzendua. Askatasuna maite duten eta zaintzen duten gizakiei zuzendua. Bertsio ofizialak hasetzen ez dituzten ikusentzuleei zuzendua, legeen zorroztearekin eta eskubideen murrizketekin ados ez dauden guztientzat.
•BIDEO ITURRIAK:
Condor, eje del mal – The illuminati I – El mundo según Bush – La huida de Bin Laden – Gunner Palace 2004 – Desert Storm – Nablus, ciudad fantasma – Occupation dreamland 2005 – Real war video – Secret space II – La guerra del Irak – Nos vigilan – La cuarta Guerra Mundial – Sargento, ¿a qué disparamos? – BBC. Time Watch: Gladio – 13M, Atocha, El Pozo, Sta. Eugenia, Donibane – Terrorstorm – Zeitgeist – V de Vendetta – Canal Historia.
•MUSIKA ITURRIAK:
Conflict – Chopin – Bizet – R.C. Nakay & Peter Kater – Mimoun Rafroua – Fermin Muguruza – gailu – Chumbawamba – LLuis LLach – Trova Mercedes Sosa + Pablo Milanes.
•IRAUPENA: 00:57′:34”
•DATA: 2008ko Negua.
•EGILEA: Joseba Leizeaga
Azken iritzi sorta